parallax background

EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILEAN FORMAKUNTZA

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua, GIPUZKOAKO ABOKATUEN ELKARGO PRESTUAREN (ICAGI) laguntzarekin

Prestakuntza programa - 50 ordu

1. Modulua. Alderdi orokorrak (5 ordu)

Irakasleak: Juan José Álvarez Rubio, Francisco de Borja Iriarte Ángel

1. Gaia. Euskal Zuzenbide Zibilaren lurralde esparrua eta pertsona esparrua. Barne eta nazioarteko lege gatazkak.

2. Gaia. Euskal Zuzenbide Zibilaren iturriak. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisprudentziaren balioa. Foru kasazio errekurtso zibila.


2. Modulua. Familia zuzenbidea (10 ordu)

Irakasleak: Sandra Castellanos Cámara, Gorka Galicia Aizpurua, Irantzu Beriain Flores

1. Gaia. Familia harremanak gurasoen banantze edo haustura kasuetan.

2. Gaia. Ezkontzako ondasun-eraentza: lege-eraentza eta foru-komunikazioa.

3. Gaia. Izatezko bikoteak.

3. Modulua. Oinordetza zuzenbidea eta eskubide errealak (30 ordu)

Irakasleak: Gorka Galicia Aizpurua, Jacinto Gil Rodríguez, Clara I. Asua González, Leire Imaz Zubiaur, Carlos Gortázar Lorente, Manuel Cánovas Sánchez, Mikel M. Karrera Egialde

1. Gaia. Alderdi orokorrak. Delazio-moldeak. Jaraunspen-erantzukizuna.

2. Gaia. Seniparteak: araubide orokorra.

3. Gaia. Seniparteak: eraentza bereziak: Bizkaiko tronkalitatea eta testamentua egiteko askatasuna Aiaran. Erreserbak.

4. Gaia. Testamentu bidezko oinordetza: hil-buruko testamentua; testamentu mankomunatua.

5. Gaia. Oinordetza-fiduzia: komisario bidezko oinordetza eta Aiarako “alkar poderoso” usufruktua.

6. Gaia. Oinordetza-itunak.

7. Gaia. Euskal Zuzenbide Zibila, familia enpresa eta familia protokoloak.

8. Gaia. Lege-oinordetza edo abintestatoa.

9. Gaia. Euskal Zuzenbide Zibilaren printzipioak ondare zuzenbidearen eta eskubide errealen arloan.

10. Gaia. Euskal oinordetza zuzenbidea notarioaren ikuspuntutik.

4. Modulua. Fiskalitatea (5 ordu)

Irakaslea: Marco Antonio Rodrigo Ruiz

Gai bakarra: Euskal oinordetza zuzenbidea eta fiskalitatea.

Gorka Galicia Aizpurua EHUko Zuzenbide Zibileko Irakasle Titularrak zuzendua (Katedradun gisa akreditatua)

Gorka Galicia Aizpurua

Zuzenbide Zibileko Irakasle Titularra (Katedradun gisa akreditatua) UPV/EHUn. Galicia doktorearen ikerkuntza jarduerak, batez ere, Ondare Zuzenbide Zibila izan du ardatz, oro har (Betebeharrei, kontratuei, bermei eta oinordetzari buruzko zuzenbidea), eta bereziki Euskal Zuzenbide Zibila. Azken alor horretan zientzia ekarpen ugari ditu, besteak beste, monografia bat eta hogeita hamar artikulu edo liburu kapitulu baino gehiago, hala nola, Manual de Derecho Civil Vasco (Atelier, 2016) obran bildutakoak, beraren koordinaziopean eta Jacinto Gil Rodríguez doktorearen zuzendaritzapean eta Clara Asua, Irantzu Beriain, Leire Imaz, Ana Seisdedos, Mikel Karrera eta Ibon Viteri doktoreak egilekide izanik. Haren doktore memoriak Bizkaiko Zuzenbide zibileko seniparteaz eta tronkalitateaz dihardu; lan honekin Francisco de Asís Sancho Rebullida Sariaren 3. edizioa bereganatu zuen, 2000 urtean irakurritako Zuzenbide zibileko tesi onenari emandakoa.


Kolaboratzaileak

Colaboradores